Angel Erro.
JIRA

Ehizakia

2018ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Apokaliptiko hasi dut astea. Barkatu, beraz, gaur kexueraz mintzatuko natzaizue. Bat-bateko argialdia izan dut. Gailuek bakartu gaituzte. Eraman gaituzte haiek nahi zuten tokiraino. Aspaldian ikusi gabeko lagunarekin lehen solasa izaten da gezurra dirudiela, ezin kalkula dezakegula, noiz egon ginen azkenengo aldiz (noiz egon ginen elkarrekin; egon aditzaren ederra), hain tratu sarria dugu sareetan, elkarren berri lehenago baino askoz gehiago jakinda, gehienetan eremu intimoetaraino ere sartuta, hainbeste non aurrez aurre baliteke lotsa moduko bat nagusitzea aurrez aurreko topaketa esporadikoetan.

Aparatuek bakartu gaituzte eta, Discovery Channel-eko dokumentaletan bezala, animalia erasogarri bihurtu gaituzte, aukerako ehizaki. Itxarongela handi batean nago. Gehienok ari gara pantaila bati begira eta ohartu naiz ezin diogula elkarri laguntzarik eskaini.

Hiriko kondaira da gailuek zelatatzen gaituztela. Sakelakoa itzalita ere, zerbait ozenki aipatu eta hurrengo batean horixe eskainiko dizula bizkor, erosgai. Niri pantaila puskatu zitzaidanetik maiztasun tematiarekin telefonoaren iragarkiez bete zaizkit sareak. Horri buruzko txioa (edo hemen zutabea) beste biderik ez dut inorekin komentatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.