Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sabeliztuna

2017ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Enrique Vila-Matasen azkena, Mac y su contratiempo (Mac eta bere ustekabea) irakurtzen, begiak erretzeko zorian. Sabeliztun bat da Vila-Matas. Bentrilokuoa. Panpinez beterik daude haren liburuak, eta ahotsa barrutik —gure baitatik— ateratzen bazaigu ere, Vila-Matasek kanpotik baletorkio bezala proiektatzen du bere baitako boza, eta ematen du eskuan dauzkan panpinak direla mintzo direnak. Literaturaren artea da muturrera eramana.

Literaturak —arteak oro har— asko du sabeliztunetik: idazleak bere pertsonaien bidez proiektatzen du pentsatzen duena, bere mundu ikuskera. Irakurleak ezagutzen du jokoa, baina obra artistikoa ona bada, berehala identifikatzen da panpinekin, irakurleak bere sinesgarritasuna aparkatzen du panpina errealtzat hartu eta hark esaten dizkionak sinesteko.

Ahotsa panpinarengana desplazatzea ez da engainua, ituna baizik irakurlearekin: nire panpinak zure baitako panpin, mozorro eta faltsiak seinalatuko dizkizu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.