Angel Erro.
JIRA

Iruzurtuak

2017ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Ahalko banu, nire gaurko zutabea esaldi bakar batera mugatuko zen; ez nolanahiko esaldia, dena den: Mark Twain-ena baizik. Paradoxaren bidezko irakaspen handien egilea. Ahalko banu, nire gaurko zutabea ahapaldi honen amaieran bukatuko zen: «Errazagoa da jendea engainatzea, engainatua izan dela konbentzitzea baino». Mark Twain.

Engainuen mekanismoak baiezkotasunarekin lan egiten du. Proaktiboa da. Ondokoari arrazoia ematea du oinarri. Engainutik aterarazteak autoestimuaren galera dakar. Nagusitasun jarrera batetik praktikatzen da. Babesgabe uzten gaitu. Engainuen bideak gantzututa daude eta beheranzko aldapa leuna dute. Gezurtapenarena aldats pikoa da. Bataren erretorika goxoa da. Bestearena, berriz, erretolika.

Mark Twainen egiaztatze hau eta jarrera orokortu honen oinarriak oso kontuan hartzekoak dira mundu arrano honen martxa (beheranzkoa, gantzaz igurtzia) aldatu nahi genukeenon aldetik, jendea sinesteko prest dagoen zentzugabekeriak eta errazkeriak ezin sinetsita. Baina balio dakigula denok sinesten ditugun kontu serio eta kontrastatuetan zalantza izpi beti osasungarria sartzeko. Bestela ez du Mark Twainen aipuak funtzionatzen. Nago bera ados legokeela. Ez nau inork kontrakoaz konbentzituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.