JIRA

Mende irekia

Angel Erro -

2018ko urtarrilak 13
Miguel Sanchez-Ostizi irakurri diot, eta berak Philippe Murayri, Celineren panfletoek (antisemitez ari da gehienbat), kasurik hoberenean eta txarrenean ere, mendebaldeko kolektibitatearen inkontzientea adierazten dutela, kolektibitateak duela bi mila urtetik hona zer pentsatu izan duen jakin nahi ez balu bezala. Horri idazle iruindarrak honako iruzkin hau gehitu dio: «Zentzu horretan, Celineren panfletoek balio lukete irakurleak gogoeta egin zezan ez Celinek 1937-1941ean pentsatzen zuenari buruz, baizik eta irakurleak berak gaur bertan juduez pentsatzen duenari buruz».

Celinerekin gertatu eztabaida inora ezinik gelditu da berehala. Hitz handiosak agertzen hasi dira: begirunea, zentsura, historia, morala... Gaur egun bestelako tokietan eta egoeretan ere ikusten dudan jarrera bat sumatzen diot Gallimard argitaletxeak Celineren libelo batzuk azkenean argitaratzeari uko egin izanari: iragana gaur egungo irizpideekin neurtzeko jarrera. Baina kasu honetan ez dut gaitzespenez esaten. Gaur egungo auzia da Celinek orduan idatzitakoa, zerbait mugiarazten digu barruan, puri-purian den arazo batez dihardu. XX. mendea ez da itxi eta ez dirudi laster itxiko denik. XIX.a ere ez, baina hori beste zutabe bat da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna