Angel Erro.
JIRA

Suminkorrak

2018ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Unibertsitate anglosaxoi batean, demagun, ikasleek ikasgela abandonatu dute irakaslea esapide arrazistak erabiltzen ari zelako. Demagun, urrats bat harago eginez, utzitako eskola jokaera arrazisten kontrako espezializazio irakasgai bat zela, hain zuzen. Demagun irakaslearen asmoa, horrelako adierazpenak erabilita, eskolan eztabaida bat sortzea izan omen zela, ikasleak joanda ezinezkoa izan dena, edo, izatekotan, oso eztabaida laburra eta nahigabekoa.

Irudikaezina? Jo dezagun hurbilagora: Pikara magazin feministan June Fernandezek elkarrizketa egin dio Amanda Miller porno aktore ezohikoari. Antza, irakurle asko, suminduta, kexatu egin omen dira elkarrizketak eta aktore zehatz horrek feminismoari egiten dioten kalteaz, aldizkariaren beste kolaboratzaile batek, Andre Momoitiok erantzuteko beharra sentitzeraino, kazetaritzaren egitekoa zein den gogoratuz, eta, ehuneko ehun ados zauden jendeari elkarrizketak egitea ezinezkoa izateaz gain, ez duela geure burua auzitan jartzen.

Erabateko atxikimendura ohitzen ari gara. Desadostasuna kutsakorra balitz bezala jokatzen dugu. Zer pentsatuko dute gure irakurleek/lagunek nik bezala pentsatzen ez duen baten elkarrizketa ateratzen/zabaltzen badut?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.