Angel Erro.
JIRA

Ongi itzuli!

2018ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Baten batek bere harridura adierazi dit, martxoaren zortzirako emakumeen planto eta manifestazio historikoaz ezer ez idazteagatik. Filmetan bezala, galderarekin bat, denbora gelditu, ingurunean lanbrotzen hasi da eta orain duela hamar urteko martxoaren zortzian zer egiten ari nintzen ikusten hasi nintzen gero eta gardentasun handiagoarekin. Orduan ez nintzen egunkari honetako kolaboratzailea; halere, emakume eta literaturari buruzko erreportaje batean parte hartu nuen, aldez aurretik bidalitako galdera batzuei erantzunez. Ameskizunean ezin da orrialdeetan argitaratutako hitzak bereizi, zorionez, nahiz eta erraz den asmatzea (euskal) literaturan emakumeen presentzia handiagotzeari buruzko iritzia eskatuko zidatela. Ez dut jakin nahi zer esanen nukeen ordukoan. Oroitzapena aienatu dut dardarizo batez.

Hemen egunero hasi naizenetik inoiz heldu diot gaiari. Azkenengoan, oker ez banago, honelakoetan pauso bat atzera egitearen alde agertuz. Bide horretan sakondu nahi izan dut, atzoko BERRIAn emakumezkoen absentziak islatutako garrasi ozenaren oihartzuna izan gabe, bizkarroi. Horren ordez, ageriagoan geldituko zen, hutsunea eramanezinago bihurtuko zen, hitz beste eginda. Ongi itzuli!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.