Angel Erro.
JIRA

Chomsky

2018ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Seriotasunak modaz kanpo gelditzearen aukerak murrizten ditu, epe ertain eta luzean. Noam Chomskyk esandakoek ez dute aire originalegia, gutxitan dira goiburuetan eramateko modukoak. Erreportaje batean jakin dut bizitza berria hasi duela unibertsitate txikiago batean. Argazkia ikusita inprimategi zahar eta enkargu gutxietakoa ematen du haren bulego berriak.

Astrud-eko kantaria eta Bartzelonako Unibertsitateko filosofia irakaslea den Manolo Martinezek, abesti bat, oso olgetaria, eskaini zionak, Twitterren galdera (erretorikoa) egin du: nola moldatzen dira Chomsky oker dagoela uste dutenak eta aldi berean bera baino askoz artaburuagoak direla dakitenak? Autoritatearen bidezko argudioa gorabehera, jakintasun lasaiaren ajeak direla esanen nuke.

Aipatu elkarrizketa horretan oso argigarria da (denok erraz ohartzeko eta onartzeko moduko kontua den arren) adierazten duenean ezen neoliberalismoaren nagusigoaz mintzo garenean erreparatu behar diogula behe klasekoei bakarrik aplikatzen zaiela. «Es el mercado, amigo», bota zuen Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ustel batek. Solaskideak du hor garrantzia. Estatuek bai daukate aberastasuna birbanatzeko, klase sozial beraren barruan, aberatsen artean, betiere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.