Angel Erro.
JIRA

Sentimenduak

2018ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Aktore ezkertiar bat epailearen aurrera deitu dute, azkenean, iragarri bezala, agertu ez arren, Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik. Salaketa ez du, jakina, Jainkoak edo Ama Birjinak jarri. Izan ere, ez dute deklaratzera joateko deitu ere. Abokatu kristauen elkarte batek paratu du salaketa. Sentimendu erlijiosoen kontrako erasoagatik.

Sentimendu erlijiosoak. Paragrafoz aldatzea merezi du, kontuaren zentzugabekeriari ongi erreparatzeko. Esanen nuke direla Espainiako zigor kodean (espresuki) babesten diren sentimendu bakarrak. Nire sentimenduen errepasoa egin dut jarraian. Agian beste paragrafo bat mereziko luke, baina hemen aletuko ditut: sentimendu estetikoak, desirazko sentimenduak, maitasunezkoak ere bai, zergatik ez?, sentimendu primarioak, auzo-lotsa sentimenduak... Guztiak zeinen babesgabeak.

Modu bakarra bururatzen zait noiztik behin haien kontra pairatzen ditudan atentatuak geldituko baditut: bortizkeria gisara birformulatu. Etorkizuna hortik doa. LFPko presidenteak esan du Espainiako himnoaren kontra uhukatzea ahozko bortizkeria dela. Orduz geroztik nire kontrako bortxa estetikoak, bortizkeria gastronomikoak, baita bortizkeria erlijiosoa ere, bortxa hormonala... agertzen zaizkit nonahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.