Angel Erro.
JIRA

Oiloarena

2018ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Protagonistek zabaldu dituzten irudiak. Horiek bai. Horiek ez dituzte lotsatzen. Netanyahu Israelgo presidentea eta Netta Eurovision jaialdiaren irabazlea, biak elkarrekin, oiloarena egiten, bigarrenaren kantaren koreografiatik zati xelebreena. Deus gertatzen ariko ez balitz bezala. Netanyahuk Gazan hildakoekin heriotza beste biderik ez dagoela esan izan ez balu bezala. Koreografiarik gabe eta sare sozialetan irudirik igo gabe ere, oiloarena, oilobustiarena egiten ari dira Europako estatuak, horrelako zerbait etorri bazetorrela aspaldidanik susmatu arren, gutxienez Donald Trumpek AEBen enbaxadaTel Avivetik Jerusalemera aldatzeko probokazioa (oilarkeria ez esateagatik) iragarri zuen unetik beretik.

(Erdibitutako hiriburuaren «birkonkistarekin» jarraitzeko asmoa du Netanyahuk, bide batez esanda, datorren urteko Eurovision jaialdia, antolakuntzakoek nahi duten Tel Aviven gabe, Jerusalemen egiteko asmoa agertu baitu; oiloarena eginen dute berriro, ikusiko dugunez, festaren izenean, baina negozioarenean zehazkiago, honelakoek neutral jarraitu behar dutela diotenek).

Isilik dago, halaber, beste neutraltasun mota bat, Trumpen eta Clintonen arteko berdintasuna aldarrikatuz, bigarrenaren kontra jo zutenena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.