Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sinadura

2017ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Atzo abiatu zen Sandra Barrenetxeak salatutako torturen epaiketa. Lau goardiazibil, ustezko torturatzaileak, epailearen aurrean. Ez daude bakarrik: haiekin daude, akusatuen eserleku berean, torturak sistematiko ukatzen dituztenak. Tortura-salaketen aurrean gor, torturaren praktika ahalbideratzen duen sistema oso bat dago, gizarte indiferentea barne, akusatuen aulkian.

Leonardo Sciasciaren Todo modo nobelako protagonistak —pintore bat— esaten du: «Egunen batean nire sinadura baino ez daramaten oihalen erakusketa bat egingo dut [...] eta honako eslogana baliatzeko aginduko diot nire managerrari: 'Pintatu zuk zeuk, pintore handi batek sinatu dizu´».Pintoreak «egunen batean» kokatzen du asmoa. Munduarekin ilunpea ere sortzearekin batera hasi zen gizakia torturatzen, eta ilunpearen han-hemengo zulo itsuenetan obratutako kuadro danteskoenek ere beti daramate, ezagutzeko moduan, agintari-klaseren baten inpunitatezko sinadura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.