Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ordu txikitan

2017ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Bale, ez omen dira betiko garai onenak, baina askatasun pertsonala ez da esaten duten bezain ederra ere, zera izango da!, nire bizitza erregalatuko nieke nik zelofana eta guzti, nire soldata eta prekarietatea, nire etorkizuna, zer?, nire bizitza hipotekatuko dut berek beren erosotasunetik predikatzen didaten askatasun tranposoaren izenean?,baina hobe dut isilik, ez naiz hasiko pentsatzen dudana esaten eta dioska gero faktura pasatzen dute-eta, benetan, niri bost koldarra naizela esaten badidazue ere, baina zergatik da askatasuna hain inportantea bizitza izorratzen baldin badit, ez, ez dira betiko garai onenak, baina hori ondo dago gaur bezala lagun arteko afarietan kantatzeko, mozkortzen garenerako poesiak dira, baina bizitzak oso gutxi du poesiatik, zu ere ados zaude nirekin baina ez duzu aitortu nahi, hori duzu problema, baina egidazu kasu, zertarako balio dizu askatasunak isiltasuna errentagarriagoa den garaiotan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.