Angel Erro.
JIRA

Birtxioa

2017ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak esan du delituzkoa den mezu bat sare sozialetan zabaltzea ere —egilea beste bat izanda ere, eta zure asmoa dena den, ironia, esaterako, frogagaitza baita— badela delitu. Belgikako epaileek Espainiako kartzelak nolakoak diren galdetuko dute, baina beste gela batzuk dira arakatu beharrekoak. Legearen interpretazioa egiten diren auzitegiak. Ikasle garaian ikasitako eskubidea hiltzen doazkidan neuronekin ahazten hasi zait. Garai hartan oso serio harrarazten ziguten delituaren egiletzaren ingurukoa, egon litezkeen gradu ezberdinen arteko alde ñimiñoak bereiztera behartuta. Ordutik hona hedabideetan zabaltzen duten sententzien notiziatan ez dut horren aztarnarik ikusten. Delituaren eremua zabaltzen doa, debekuaren hatsak inguratzen gaitu. Geure burua errugabetzat hartzera ohitutakoak gero eta gehiago egoten gara ekintza batek zigor ondoriorik ekarriko digun geure buruari galdetzeko trantzean. Pentsa ongi: Altsasuko gazteak askatzearen aldeko kamiseta bat eramatea edo mezu bat birtxiokatzeak egoera latz batean koka gaitzake. Beharbada esajerazio bat da. Oraindik. Zoritxarrez esajerazioak egiaztatzearen aurreko fase bat baino ez dira. Ez birtxiokatu testu hau. Irakur ezazue bakarka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.