Angel Erro.
JIRA

Zuckerberg

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Norbaiti irakurria: «Zuckerbergek txandal eta kirol zapatiletan lapurtzen dizkizu datuak eta gorbata eta trajean eskatzen dizu barkamena». Sarean ikusitakoarekin barre egin ahal izan dugu Zuckerbergen robotasunaren lepora. Ez du giza haragizkoa ematen. Norbaitek aholkatuta (edo aurreprogramatuta) bezala, irribarre egiten du, erantzun baten ostean, segundo pare batez, aurreko zurruntasunera itzultzeko. Bi galderen artean ur basoa ahoraino eramaten du, baina ez dirudi egarriturik edo ezinegonez. Ezpainak busti baino ez du egiten.

Facebook-eko erabiltzaileen datu pribatuen desbideraketaren harira AEBetako senatuko komisio batean erantzun du bi egunez. Senatari batek galdetu dio zer hoteletan ostatu hartuta dagoen zabaltzea nahiko lukeen. Erantzun du ezetz. Gauza jakina da Zuckerbergek oso duela bere intimitatea maite. Bigarren egunean aitortzen du bere datuak ere filtratu zirela FBko beste erabiltzaileen batera. Estrategia zaharra da, hemen ongi ezaguna, erruduna biktimatzat pasaraztekoa. Akats berezitzat pasarazi nahi du (hortik barkamena eskatzearena behin gertatutakoagatik) mundu guztiak erraz susma dezakeenez sistemikoa eta berezkoa den jarrera. Horren aditze gertuagokoa ere badugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.