Angel Erro.
JIRA

Errentagarria

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Ekonomisten txosten bat behar izan dute ohartzeko («Farmazia industriari eritasunak sendatzea ez zaio errentagarri»). Berez, baloreen berrantolaketa betean murgilduta gaude. Onuragarritasuna errentagarritasunarekin nahasi da, bien esanahia bereizezina bihurtzeraino. Liburutegiek beraiek ere txostenetan frogarazi behar dute errentagarriak direla, inbertitutako euro bakoitzeko zenbat itzultzen dioten (eurotan adierazita, jakina) gizarteari. Bestela ia inork ez luke sinetsiko gauza onak direla, merezi dutela. Liburutegiak ixteko ideiaren kontra argudio baliodunak izateko.

Osasuna ere aspaldian da logika horretan sartua. Ospitaletako pribatizazio bat baino gehiago, leitu dudanez, atzera jotzen ari dira, berriz sistema publikoan itzulita, enpresek aurreikusitako etekinak ateratzen ez dituztelako, osasun publikoa ongi ahuldu eta desmuntatu ondoren.

Richard J. Roberts Nobel saridunak salaketa egin du: farmazia industriek (haiek gobernatzen dituztenek) gaixo nahiago gaituzte, gaixo kroniko; hots, indarra (inbertsioa), eritasunak sendatuko dituzten botiketan gabe, eritasunak kroniko bihurtuko dituztenetan jartzen ari dira, tratamendua luzatzeko. Gaixo nahi gaituzte, gaixo errentagarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.