Angel Erro.
JIRA

Etorkizunetik

2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Etorkizunetik idatzi zigun joan den asteburuan Pako Aristik, eta etorkizunetik idatzi ohi ditu Xabi Payak ere, bi astean behin, bere zutabeak. Euskal Herriko etorkizunetik, zehazkiago. Ez dakit oso ongi zergatik, honetaz oroitu naiz Twitterreko erabiltzaile zorrotzenetako baten txantxazko proposamena leitu dudanean: Albert Rivera bahituta hartu, kloroformoz-edo lokartu eta esnatzean sinetsarazi Espainiako presidente berria bera dela, mundu guztiak adar jotzeari jarraituz. Ikusgarria izanen litzateke, nahiz eta aurretik iragartzen erraza, nondik joko lukeen behin boterea lortuta.

Proposamen horrek beste bat ekarri zidan gogora, Twitterren egina hau ere: gauza bera egiteko Letizia Espainiako erreginarekin, esnatutakoan atzera ere albistegietako aurkezlea dela sinetsarazi, guztia amets bat baizik ez dela izan. Grazia hemen, barrokoaren leitmotiv bat gauzatu eta Ortiz andrearen handiustea zapuztuta ikusteaz gain, aurkezle gisa esanaraziko zitzaizkion anakronismo eta ukronietan legoke, beharbada Felipe VI.aren ezkontza iragarriz, gizon batekin, eta hirugarren errepublikaren aldarrikapena.

Ez dezala inork uler inorekin gauza bera egiteko proposatzen ari naizenik. Gure kasuan egonarria besterik ez da behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.