Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Haserreak

2015eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Volkswagen bat banu edo Audi bat, oso haserre nengoke engainatu egin nautelako, lapurreta egin didatelako, gezurretan jardun zaizkidalako, baina bereziki nengoke haserre erabili egin nautelako, beren krimen ekologikoen egile aktibo bihurtu nautelako; azpikeriarekin behartu nautelako nik ez nekien zerbait egitera. Opel apal epel bat daukat, ordea. Halere, Volkswagenek ni ere engainatu nau, lapurtu egin dit, gezurretan jardun zait, eta haserre nago, halaber, neukan konfiantza apurra lapurtu didatelako: guzti-guztiari buruzko susmo txarra inokulatzen ari zaizkigu, gero eta motibo gutxiago dauzkat fidatzeko saltzen didaten zernahiz. Ez dute munduko xaloena ere fidakaitz bihurtu arteko onik.

Baina gertatutako guztiak jarri nau nire buruarekin ere haserre, Volkswagenen auziak banekiena ekarri baitit gogora: autoa hartze hutsak, askotan inolako premiarik gabe, krimen ekologiko baten egile aktibo bihurtzen nau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.