Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Badira, izan

2017ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Badira, izan, beren txakur poxpoloa parkera ateratakoan kaka eginera ezin dutenak eraman ama bat ikustea bere umeari fardela aldatzen edo umea titikik zupaka duela. Badira, izan, pertsona dirudun askoak beren umeak oso gaizki ordaindutako etorkinen altzo-bularretan jartzen dituztenak, baina, morrala bete moralarekin, haurreskolen kontra dauden bezala daudenak etorkinen kontra ere. Badira, izan, betean emozionatzen direnak egunsentiarekin edo udaberriarekin, baina jaioberri baten negarrak entzunda belarriak estaltzen dituztenak eguzkiak berak ere urtu ezin duen argizari-klase batekin. Badira, izan, milioika argi-urtetara dagoen izar baten deskubrimenduarekin negarrez hasterainoko sentiberatasuna dutenak, baina bost axola dienak amarengandik erauzi nahi duten Izarrek.

Badira, izan, harri beltza baino arima gogor beltzagoa izanagatik, besteen bizitzak gobernatzeaz gainera besteen bihotzak banantzea ere hartu dutenak lanbide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.