Angel Erro.
JIRA

Txupinazoa

2018ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Iruñean oso serio hartzen ditugu gauzak eta are serioago geure burua. Horren adierazgarria dugu txupinazoa nola kudeatu den, gutxieneko nabarmentasuna izaten hasi zenetik. Berehala udalaren esku gelditu zen. Orduz geroztik alkateak erabaki izan du sanferminetako festak ofizialki bolboraz nork irekiko dituen. Nik nahiago nuke oharkabean hasiko balira, zeremonia jakinik gabe. Hori ez doa iruindarren DNAn, gauzek ez duten garrantzia ematearen aldekoak gara-eta. Oraingo legealdian zenbait elkarteren esku hautagai batzuk proposatu eta hautagai horien artean bat aukeratzea hiritarren esku baldin badago, aurreko alkateen betoetatik dator, hots, txupinazoari transzendentzia politikoa eman nahi izatetik, zeinaren aurrean herritarren erabaki librea (nahiz eta pixkatxo bat bideratua ere bai) argudio erantzunezina baita.

Egunotan Espainiako kanta lehiaketa arrakastatsu bateko partaide iruindar batek txupinazoa botatzeko ideia zabaldu dute. Inguruan entzun ditudan erreakzioen arabera, gehienek, muturtuta, ez dute abeslaria ohore horren merezidun ikusten, oraindik ere Iruñean gauzak eta areago geure burua serioegi hartzen dugulako seinale. Txupinazoa nork bota baino, axola digun bakarra nork ez lukeen egin behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.