Angel Erro.
JIRA

Orrazkera

2018ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Bada, niri, zer nahi duzue esatea, ez zait gaizki iruditzen Anna Gabrielen orrazkera hizpide hartzea. Gauza jakina da estetika dela, batzuetan jakitun, beste batzuetan oharkabean, munduari bidaltzen diogun mezua. Guztiak zerbait esan nahi du, eta gure garaian inoiz baino ikasiago dugu hori. Nik txoko honetan Yolanda Barcina jaka gorriak janzteko joera handia aztertu dut, horri esanahi bat atereaz, Nafarroaz saldu nahi zuen irudiarekin lotura eginez. Beste zutabe batean, gaurkoaren izen berberarekin, politikariek orrazkera beti berdin batekin helarazten duten mezu subliminalez ere aritu nintzen, Margaret Thatcher eta Kim Jong-un adibidetzat hartuta, oker ez banago.

Ez naiz inoren irudi fisiko edo aukera estetikoa iraintzeko erabiltzen duenaren alde paratzen ari. Horrela aritzen direnek beren buruaren erretratua baino ez dute egiten. Ia beti edertasunaren edo dotoreziaren irudi murritzegia dute. Usu darabilte normal hitza, neutroa balitz bezala.

Ez nuke nahi horrelako analista zabarrak egoteak besteoi xehetasunei erreparatzeko ahalmena bahitzerik. Aldaketa estetiko bat defentsa estrategia izan daitekeela geure buruari ukatzeak defentsa eskubidearen beharra eta haren larritasuna lausotu ahal dizkigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.