Angel Erro.
JIRA

Pianista (II)

2018ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Oroimenak ez dit baieztapen biribilik egiten uzten, baina esanen nuke Madrilgo Auditorioan ikusi dudala, orain hiruzpalau urte, Mikel Chamizok gonbidatuta. Hobe hala bada, zuzenean entzuteko aukera gehiago ez bainuke bestela izanen: Maria Joao Pires piano joleak erretiroa hartu du behinbetikoz, 2018rako hitzartu kontzertu guztiak bertan behera utzita, 72 urte baino ez dituela.

Lisboako aireportuko hormak apaintzen dituzten portugaldar ospetsuen karikaturetatik Piresena da kariƱo handiena diodana eta, egia esateko, ezagutzen dudan gutxitakoa (erretzen eta eskuan kopa bat duelako maite dudan Sophia de Mellorenarekin batera).

Oroimenak berriz gezurra sakatzen ez badit, esanen nuke Mozart jo zuela orduko hartan. Agian hala oroitzen dut Mozart hobekien jo dutenetakoa baita Pires, profanoek eta musikalki guztiaren itzulian daudenek soilik preziatu dezaketen edertasuna atereaz. Sarean badago bideo bat haren maisutasuna bikain erakusten duena: orkestra jotzera hasita Pires ohartzen da beste kontzertu bat prestatu duela berak. Pianoaren zatia hasi baino lehenago panikoak jota ikusten dugu, emozioen paleta osoa igarota, harik eta, ezin bestela, eskuak teklen gainean pausatu eta bere burua abandonatu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.