Angel Erro.
JIRA

Imamarena

2018ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Imam bat, Corellan ziharduena, Espainiatik kanpora bidali dute, ideologia salafista, erradikalegikoa, izateagatik. Burura berehala etorri zait Nafarroan piztu den erlijioaren eskolen inguruko polemika, azkenaldian bezala, interes politiko jakin batzuen mesederako hanpatua, ongi baitakit kasu berri honek bazterrak oraindik gehiago nahastera lagunduko duela. Legearen aginduz eskola publikoan, eta eskaria baldin badago, erlijio islamikoa irakastekoa, katolikoa irakasten den modu eta logika berean. Gobernu berriaren nahikaritzat pasarazi nahi dute. Beste aukerarik balu bezala. Edo erlijioa irakaskuntzatik atera eta zentro erlijioso eta etxeko eremura atera nahiago ez balute bezala. Argi dagoena da ez dagoela haren esku.

Ez zaidana gustatzen da hezkuntza sistema publikoak egin beharreko laikotasunaren aldeko apustu irmoa, batzuek orain bultzatu nahi dutela badirudien bezala, imam edo erlijio islamikoarekiko erresalbuaren eskutik etortzea, «hobe guztiak kentzea, honako hau sartzen utzi baino» estrategiaren eskutik. Lehenago behar zen egin eta lehenago egon dira horretarako abaguneak eta arrazoi franko, nahiz eta «imam katolikoak» kargutik kendu, ikertu eta nora bidaltzerik eduki ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.