Angel Erro.
JIRA

Oroimena

2018ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Ikaragarria da zer alde egon daitekeen oroitzen ditugun gauzetatik gertatutakoetara. Orain gutxi egiaztatu ahal izan dut. Galdetu didatenean, lagun batzuekin landetxe batean emandako Aste Santuko oporraldia inoizko onena dela kontatu dut: zer egin genuen, nondik ibili, elkarrekin nola moldatu ginen. Ia nire beste opor guztien neurgailu bihurtzeraino. Orduan idatzitako egunerokoa topatu dut gaur. Ez naiz xehetasunetan sartuko, baina gogoratutakoa baino latzago pasatu nuen, bertan apuntatutako erdeinuak aintzat hartuta. Irakurri ahala, eszenak begietaratzen zaizkit bertan banengo bezain zehatz. Nola ahantzi ahal izan ditut orduko haserreak?

Idatzitakoak (literaturak), pentsatu dut, ahanzturaren kontra duen ahalmena ez du beste deusek ere. Literaturak zauria erakusten digu, guk ezikusia nahiago izan arren. Hutsean itxitako iraganen kontrako giltza.

Errelatoa da hitz bat azkenaldian askotan aipatzen dutena. ETAk agiri bat atera du eta iragana garbitzeko edo, hitzez hitz, «errelatoa irabazteko» saioa dela hasi dira batzuk. Bitxia egiten zait kontakizun hitza testuinguru horretan eta batez ere aditz horiekin. Idatz dezagun, behar luke orain leloa, ezer ez irabazteko, iragana lohitzeko, memoriak min emateraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.