Angel Erro.
JIRA

Kolegiatua

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Beldurra diet kolegiatuak diren iritzi guztiei, ni inoiz horrelako epaimahai baten kidea izan bainaiz. Badakit erantzukizuna diluituta gertatzen dela eta horrek lasaitasuna dakarrela, errugabetasun sentsazio faltsua. Badakit, halaber, hainbat kideren artean hartutako erabaki batek ez duela zertan inoren aukera zuzena izanik. Batezbestekoa da giza talde batek bere buruari onartzen dion gezur estatistikoa, injustizia onargarria, zurigarri komunik txikiena.

Nire iritzi kolegiatua plazaratua ikusi izan dudanetan gorputzetik kanpoko esperientziarekin parekatzen dut. Hori ez naiz ni. Baina errua (zati desenkusaezin bat) nirea da. Tatuatu beharko genuke gure izenean hartzen diren erabakien hitzez hitzezkoa, guk baiezkorik eman ez badugu ere. Hori ere baikara gu. Herria. Hitz beldurgarria. Banako ikusten dugu gehienbat geure burua baina, berez, areago gara kide. Iraina izan liteke, baina inork ez du hala erabiltzen. Kide alaena! Partea ez bestea!

Konplizea hitz zatarra da, asmoa (gaiztoa) epaitzen eta susmopean hartzen duelako estuegi, baina konplizeek, kideek, samaldaren partaideek definizioz errugabe ikusten dute beren burua. Isiltasun ugarik ebakitako lengoaia da haiena, inorena ez den sintaxia darabilena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.