Angel Erro.
JIRA

Ihes arriskua

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
Ez ditzagun gauzak nahas, ez ditzagun konparazio deigarriak plazara, esaten dit ahots apal batek. Beste bat, zutabeok idaztean instalatua dudan aplikazioaren ahotsa, berriz, laster hasi da gauzak nahasten, konparazio deigarriak egiten.

Euskararen kontrako manifestazio ez espero bezain jendetsuan bibak jaso zituen erakunde bat, Guardia Zibila, adoretuta sentituko zen, hortik hiru egunera, Nafarroan eragiten duen atxikimendua pixka bat handitzeko, Altsasun egin dituen atxiloketak (ez beharrezkoak, hots, mediatikoak, propagandara zuzenduak) eginez.

Eragin eta probokatu aditzak erdaraz homonimoak dira. Zer eragin nahian ari dira? Mendekua bada, orain gutxi ateratako epaia nahikotzat ez dutela adieraziko lukete; hortik, erakuskeria antiterrorista zabaldu izana. Haserrea bada, erreakzio bat bilatuta izan da. Altsasukoen gurasoek ekainaren 16rako Iruñean deitutako manifestaziora jende gehiago erakartzea, pentsatu behar dugu, bi larunbat lehenago hiri berean deitutakoa txiki uzteraino, jendez eta alderdien babesaz.

Ihes egiteko arriskua aipatu dute. Berrizendatu beharko lukete: Europak barregarri uzteko arriskua baita berez. Edo horixe ohituta dauden (onartua duten) baino lehenago gertatzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.