Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Iceberg bi

2017ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Ze urrun dago Kamerun, kantatzen du Zaramak, kantatzen dugu guk, baina Hegoaldeko askorentzat ia Kamerun bezain urrun dago Erango, gure mundutik oso aparte Bidarte, joan eta joan eta agian hantxe Barkoxe, auskalo puntako zokoan Sokoa, akelarreak bezain aparte Uharte, munduaren akaberako atarian Getaria, Kristok azken oihua eman zuen azken benta da Heleta...

Hegoalde eta Iparralde, iceberg bi azken lur-muturreko hotz eta hormen mende, gero eta urrutiago eta gero eta arrotzago elkarren. Distantzia handitzen doa, urrutiratze gehienen ibilbideko isiltasuna ere halaxe: pertsonen arteko harremanetan gertatzen den bezala, gero eta urrutiago egon, orduan eta premia gutxiago zer gertatzen ari den tratatzeko.

Baina badirudi, hara!, Iparraldean Euskal Elkargoa sortu izanak interesa piztu duela Hegoaldean. Maddi Ane Txoperena kazetariak zioskun bere atzokoan: «Begirada instant batez ekialdera zuzentzeko balio izan die behintzat. Ea eusten dioten».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.