Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gotorlekuan

2017ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Agian Shakespeare daukazu ohe ondoko mahaitxoan, agian Mahler entzunez egin duzu bizarra, agian Guggenheimeko azken erakusketara zoaz bihar, eta lasai bizi zara ez zaudelakoan analfabetoen zerrendan. Baina, onartuko didazu, zu baino gehiago da Trump: John Waynek bere colt-ak baino azkarrago disparatzen du Twitterretik, zuk Joyce baino zuzenago irakurtzen du Amerika sakonaren partitura. Sasoi digitaleko lehen presidentea da, zuk menderatzen ez duzun kode bat darabil, eta auzia ezda hondamendi nuklearraren botoi gorria zanpatzeko abilidadea (soilik): bere teklak ez dira justizia helburu duten heroiak, dirua barra-barra amets dutenak baizik, kirolari arrakastatsuen jarraitzaileak, panpina erotikoen amoranteak. Eta hor, zuk gutxiesten duzun apasta horretan, lortu du arrakasta. Komeni zaizu kontuan izatea, eta, egoera berria ulertzen saiatuz, ea analfabetoa izateari uzten diozun zure gehiago-ustearen gotorlekuan babesteari utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.