Angel Erro.
JIRA

Ihes ederra

2018ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Oraindik ezkerrekotzat dudan espainiar egunkari (digital) batean ihes hitza Marta Rovira ERCko idazkari nagusiarekin lotuta agertu da goiburu batean. Aspaldian ezkerrekotzat jotzeari utzi nion espainiar egunkari baten edizio digitalean goiburu batek: «Marta Rovirak gezurra dio; ez da erbesteratu, ihes egin du». Ihes betea zilegi balitz.

Epailearen aurrean, zitazioa edukita, ez agertzeak atxilotua izateko egokieran jartzen zaitu. Derrigorrezkoa omen da joatea. Gertatzen ari den jazarpen politikoa salatzeko manerak, berriz, asko izan daitezke. Aurre eginda heroikotasunez jokatzea izan daiteke bat. Aurrekoan euskarazko tertulia batean hori aurpegiratzen zitzaien kataluniar politikari independentistei, epe ertaineko estrategiarik ez edukitzea. Banan-banan ezin zaio inori sakrifiziorik eskatu, oinazearen menpeko miserablea, oihu zekenen destinatzaile.

Ihes ederra zilegia da, zeren, mugimenduaren askatasuna egonik, mugarik gabeko Europan, nork behar du herrialde batean gelditu non zigortua izateko aukera handia duzun, zergatik eta herrialde horretan bakarrik zigortzen den delitu bategatik (eta hala ez bada, askotan esan den bezala, aktiba dezatela horretarako dagoen estradizio agindua). Eskandaluzko kaltea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.