Angel Erro.
JIRA

Hitzordua

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Inoiz dei bat jasotzean hariaz beste aldekoak galdetzen dit lehenago nik deitu diodan. Neure burua desenkusatu behar izaten dut sakelakoa ongi blokeatu ez eta patrikatik bakarka markatuko zuelako. Une deseroso bat sortu ohi da horrelakoetan, nork bere bizitzaren eguneratzeari ekinez konpontzen duguna edo beste egunen batean nahita elkarri deitu eta lasaiago egoteko promesaz ahalik eta lasterren eteten duguna. Beste batzuetan bidali edo jaso ditut hizki, ikur eta emotikono loturarik gabekoez osatutako mezuak.

Horregatik, hasieran ez ninduen harritu sakelakoa agendaren pantailatik irekita zegoela eta hitzordu bat (izena eta guzti) sortua zuela ikusteak, berez autozuzentzaileak idatzita, pentsatu nuen: Seminario web ao VB TVNTVN. Gordetzea baino ez zuen falta.

Ezabatzeko puntuan nengoela, duda batek hartu ninduen bat-batean. Ebentoaren izena koherenteegia zen tuntunean idatzita egoteko. Azken hitzak keinu ironiko itxuratia edukiagatik ere. Dena delako mintegia programatuta zegoen egunean, gainera, ez nuen beste eginbiderik. Beraz, gorde nuen. Orain hitzordu hori badaukat.

Nahi gabe egindako dei edo sms baten zain nago, lekua non den baieztatuko didana. Ezin da askoz gehiago atzeratu, mintegia bihar delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.