Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ereindakoa jaso

2017ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Bere gustuko lanean ari den profesional arrakastatsu bati (kirolari, artista, mediku, kazetari...) galdetzen zaionean txikitan zerk markatu zuen bere karreraren hasiera, laino guztien gainetik ibiltzen da arrakastatsuon irudimena, eta balizko hastapen eder batzuen berri ematen zaigu, zer erein hura jaso esaera balioetsiz.

Askotan, ordea, errealitatea gordinagoa izaten da. Lang Lang piano-jole txinarrak dio hiru urte zituela jarri zutela pianoa jotzen, baina gogaikarriak omen zitzaizkion pianoa, irakaslea, gurasoen seta. Behin, ordea, Tom eta Jerry marrazki bizidunak ikusten ari zela, Liszt-en Tragedia hungariarra jotzen hasi omen zen Tom, Jerryk sekulakoak eta bi egiten zituen bitartean musika-saioa izorratzeko. Lang Langek dio Jerryri lehia irabazteko saioa dela bere karreraren helburua.

Agian horregatik dago hainbeste sukaldari ospetsu Donostian: sukaldeko beroan gozatu nahiko dute umetako danborradetan pasatutako hotza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.