Angel Erro.
JIRA

Arrandia

2017ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
The Young Pope telesaileko 3. atalean aita Valentek Esther eramaten du Aita Santuaren bulegoraino. Bidean galdetzen dio inoiz egon den Jauregi Apostolikoan eta emakumeak, suitzar goardia baten emaztea bada ere, ezetz erantzuten dio, txundigarria dela. Apaizak baieztatzen dio asmo horrekin eraiki zela.

Eszenaz oroitu naiz aste honetan Espainiako errege-erreginei Elizabeth II.ak egin dien harrera hanpurutsua edo Macronek Trumpi eskaini dion ongietorri handiosa ikusita, Napoleonen hilobia ikusi edo desfile nazionalera gonbidatzea barne. Hedabideek kasu batzuetan motibazio ezberdin bat ikusi dute. Erresuma Batua eginahalean arduratzen da, europar estatuburu baten lehen bisita ofizialean, deskonexioak ahalik eta trauma gutxiena ekar dadin. Frantziak, berriz, AEBeko presidentea nazioarteko isolamendutik atera nahi omen du eta, beste batzuek diote, liluratu haren politikak leuntze aldera. Teoria horien arabera, luxu eta iraganeko loriaren erakuskeria nazioarteko parekoarengan eragiteko tresna litzateke. Baina ez zait iruditzen Trump txundiarazteko beste urregorri dagoenik munduan. Distira horien hartzaileak gu gara. Guregan sortu behar du eragina, tradizioari zor, bisita ofizialez baliatzen badira ere irradiatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.