Angel Erro.
JIRA

Bilgarria

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Aitaren urtebetetzea gaur ospatu behar dugu. Arrebak eta biok azkenean kontzertu baterako bi sarrera erosi dizkiogu. Hor hasi dira komeriak. Nola eman. Nola emanarazi opariago. Biok berehala baztertu dugu sakelerako QR kode moduan emateko aukera, inolako fisikotasunik gabe. Arrebak inprimatu eta listo, bere horretan, edo are gutunazal soil baten barruan emateari ere eskas deritzo. Hori eta beste gehiagoren alde egiten du: kutxatxo polit batean emateko. Diru zorro bat ere erosi eta barruan sartu. Bere aldetik ere nolabait bildu beharko genukeen bilgarria.

Honako hau kasu berezia izan liteke, adineko gizon batez eta opari batez ari baikara. Jende gazteagoak egunerokoan bilgarri eta farfailen premiarik gabe mamira jotzen duela pentsa daiteke, aro digitalean bizitzera, materiagabearekin jardutera ohituta. Halere, aste honetan hedatu dudan txio batek gogoratu bezala, supermerkatuetan gero eta ohikoagoak dira plastiko ugaritan bilduta saltzen dizkiguten jaki naturalak (naturak dagoeneko bilgarriaz hornituak) eta, zer esanik ez, aurrez prestatutakoak. Zenbat kartoi bakarka afaltzeko.

Gaur goizean norbaitek gure aita goizean kalean topatuz gero, mesedez, ez aipa kutxa handi horretan zer eman behar diogun opari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.