Angel Erro.
JIRA

Fobia? Bai, zera!

2018ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Egun gutxiko aldearekin leitu ditut buruan elkar nahasi zaizkidan bi artikulu. Batean Iñaki Iriarte UPNko parlamentari euskaldunak sostengatzen du inork (bere alderdiko, ulertu behar da) ez diola euskarari gorroto edo fobiarik, kontua beste bat baita, «berreskurapen globalari ekin behar diogun (hizkuntzaren mugetatik haragokoa) eta batez ere hura ikasi dutenek lanbide publikoan, diru-laguntzetan edo hezkuntza eta kultur baliabideetan lehentasuna izan behar duten». Bestean, Javier Maroto PPko parlamentari eta agintari homosexualak bisitatu duen Carmen Lomana alargun aberatsaren soinekoen erakusketan eginiko adierazpenetan dio bere alderdia ez dela homofoboa; areago, PPri esker badaudela Espainian LGTBI kolektiboarentzako aurrerapenak, gay guztiak ezkertiarrak balira, ez legokeela aurrerapenik, ezta, seguruenik, sexu bereko ezkontzarik ere.

Ez nuke euskaldun edo homosexual gisara ditudan eskubideak (ezkontzekoa, udal bati deitu eta nahi dudan hizkuntzan komunikatu ahal izatekoa, besteak beste) babestu gabe, oztopatu dituen alderdi baten izenean begien bistakoa gezurtatzen duena defendatu behar izatearen ataka gaiztoan egon nahi. Agian etorkizunari begira onuragarria izan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.