Angel Erro.
JIRA

Piztegia

2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Aberri.- Nongotasunaren bertsio gorena, abstraktua; abstrakzio guztiak bezala, oinarritzat hartzen duen errealitatearen datuekiko lotura ausazkoduna.

Aberri Eguna.- Abertzale guztiek, epel zein suhar, beren burua independentistatzat aldarrikatzen duten urteko egun bakarra; patuaren zoritxar bategatik beti igandea izaten denez (jaieguna), adostasun horrek ekarri beharreko ondorioak indarrik gabe iristen dira astelehenera.

Abertzale.- Ikus ez-abertzale.

Abizen.- Jendea sailkatzeko sistema arkaiko eta akastuna, harrotasunez bete ohi gaituena; besteak beste, ezagutu ez dugun etxe, egin nahi ez genukeen ogibide edo familiako inork oinordetzan jaso ez duen ezaugarri batean oinarritua.

Abstrakzio.- Azalduta ikusita baino ederragoa den (arte)lana.

Absurdo.- Norberaren iritzien kontrako adierazpena, A. Biercek definitu legez. Zutabe hau ez hedatzeko eragozpen eta lotsa guztiak.

Aburukide.- Bere burua nabarmendu eta ondokoak probokatu nahian ez dabilen pertsona arrazoizkoa. Haiekin ibiltzeari utziz gero, zeure burua nabarmendu edo ondokoa probokatu nahian hasteko arriskuan jar zaitezke.

Ahalegin.- Porroterako bide neketsuena.

Aste Santua.- Jesu Kristoren amaitze santua ospatzeko lau jaieguneko astea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.