Angel Erro.
JIRA

Eraikitzailea

2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Kultura txiki bateko partaide aritzen zenean (kultura handiago baten partaide txiki ere aritzeko aukera zeukan, baina ez zitzaion hain akuilatzailea, tarteka ihesbidetzat erabiltzen bazuen ere), bere iritziek aurkitu ohi zuten erantzuna zen, kritika egin bai, baina modu eraikitzailean jardun behar zuela, sistema txikia edozein astinaldik arriskuan jar baitezake. Horrek boteretsuago sentiarazten zuen neurri berean bere kultura txikia txikiago ikusarazten zion, ahulago, interesbakoago. Adierazpen artistikoek halako continuum lagunoi bat osatzen zutelako irudipena, funtsean, ez zitzaion emankorregi iruditzen.

Berehala ohartu zen, kritika egin bai, baina kritika eraikitzailea izateko eskakizunean gehien ahalegintzen zirenak kultura txikiaren erpinean kokatutako sortzaileak zirela, ezin eztabaidatuzko bere kokagunea blindatuta. Harrigarriki kasu egiten zitzaien oro har. Mundu guztiak elkar agurtzen zuen taberna eta aretoetan. Kritika eraikitzailearen aldekoen eginkizuna erraza zen. Tarteka gogora ekarri behar zituzten kultura txikiaren arriskuak, baina protekzionista aritzearen onura zertan frogatu gabe. Ez zegoen hortik ateratzerik. Beste hizkuntzetako ekoizpena larrutzearen aringarria alde batera utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.