Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Esker ona

2017ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Oliver Sacks neurologo idazleari minbizi terminala diagnostikatu ziotenean, artikulu gogoangarria idatzi zuen bere egoeraren berri emanez. Hil aurretik idatzi zuen beste hainbat testu labur ere, azkena Sabat autobiografiko aparta. Hil eta laster testuok bildueta Gratitude izeneko liburutxoa argitaratu zuten. Nik dudan ediziogaztelaniazkoak 62 orrialde ditu: lurrin sarkorrenak flasko txikian. Edo Quevedok zioen eran, «badira liburu llaburrak, zeinak merezi bezala gozatzeko luze behar baita bizi».

Jozulin blogariak (hala omen da izatez, Jozulin, nahiz batzuetan Josu Lezameta ere deitzen dioten, hala dio berak Jozulin.eusblogean) Sacksen liburutxoa euskaratu du, baina ez baitu antza paperean argitaratzerik lortu, saretik plazara ateratzen hasi da Esker ona izenburuarekin. Hitzaurrea pausatu du lehenik; datorren astetik gainerako testuak etorriko dira doan debalde. Bizia luze eta gozamena sarkor, irakurle, testu llaburron konpainian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.