Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Antxoen otzaran

2017ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Beldurra sartzeko makinak gara, baita beldurra sentitzeko panpinak ere. Txikitatik ikasi genuen. Huts erdiren bat egin orduko, ganbaran giltzatzearekin mehatxatzen gintuzten; edo traperoaren zakuarekin; edo arrepentinetan (erreformatorioan) sartzearekin. Baina ezagutzen dudan mehatxu bitxiena, Josu Arrizabalagaren Ondarruko euskarari buruzko webguneak dakar (ondarruberbetan.com): «norberan egunin antxoben otzaran lo» egitearekin mehatxatzen omen zituzten umetan, ganbarako ilunpe haustuan jasotako antxoen otarrean eta norberaren urtebetetze egunean gainera. «Gure eguna iristea baino ez iristea izaten genuen nahiago», argitzen du Arrizabalagak.

Arrantzaleen egunotan, antxoak ez du lonjan, beldurra ematen du, kiloko euroa ere egiten, baina antxoa zazpi-hamar euroan saltzen ari dira arrandegietan. Itsasotik arrandegira bidean badira «antxoben sasoin antxoben otzaran lo» egitea merezi dutenak, eta ez dira arrantzaleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.