Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Go!, gogotik gorago

2017ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Bizkaia go! Hemen and go! Go!azen. Bago!iaz. Go!,Plus. Gorantz goaz, Go! Go!...Goizaldero go!, ilungoran go!, han-hemengo egoerak goraipatzeko, go!: egungo gorreria gogo-arinekin gorringoetaraino dago Fandango. Bego behingoz goi-garbiro: egotez erosoago dago Fandango filologoen elkargoko gomendio, gomuta, gogoeta goibel agonikoen gorraizearekin, artista-gose egolatrekin godalet-dantza gogo-txartuan gozo-hartuta bainoago.Erremingots dago, golkotik gora dago, gogotik gorago dago, gogait gogogabe dago Fandango halango gormutuen tango gogo-arinekin.

Gogotsu egotea legokiokeela? Fandango dago mingots go!, go! go! gehiago noiz-nongo-nondik entzungo; dago gogogabetuta egungo euskaldungoarentzat go! gogaikarriak zelango gol! mingorriak izango. Go! gozamenaren maiztergoan balego, bingo; Go! entzungor gozogabeen gorreriaren gotorlekuan baitago, tongo!: moda-gosetik goraren goi dagoz Durango, Berango, Kuartango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.