Angel Erro.
JIRA

Erizain sexia

2018ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Inauteriak gainean ditugu eta herri askotan jendeak mozorrotzeko ohiturari eutsiko dio, ez bakarrik tokian tokiko tradizioari jarraiki, baita mozorro-jantzi estandarragoekin ere. Ikaragarria da orduan zenbat mutil eta gizonek aukeratzen dituzten emakumeen jantziak. Gauza jakina da txantxetan egindakoak (edo esandakoak) finkatzen duela aurreneko estatusa. Andreez mozorrotutako mutil kuadrilla batek emakumeei buruzko topikoak sendotzen ditu, garai batean kontrakoa uste izan den arren. Honetaz ohartzeak egoera latz batera garamatza.

Galizian erizainen sindikatua erizain sexiaren mozorro-jantziaren kontra kokatu da (esan gabe doa bertsio femeninoan bakarrik saltzen den jantzia dela), ogibidearen estereotipo kaltegarriak eta iraingarriak luzatzen dituztelako. Ez zait bururatzen honi nola kontraargudiatu ahal zaion. Zer mozorro aukeratzen duzun seguruenik gehiago esaten du zutaz, egunerokoan jantzita nola zoazen baino. Halere, batek bularraldean sartzen duen puxika parea pitzatu baino lehenago, nik uste dut beste nonbaitetik hasi beharreko borroka dela, egunerokoan, batez ere inork esan ez diezagun saminduta bizi garela. Eta inauteriek balio dezatela aurreratutakoaren neurgailu moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.