Angel Erro.
JIRA

PP kontsolatuz

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Alderdi Popularreko norbait Espainiako Gobernutik eragotziak izateagatik kontsolatzeko egokieran suertatuz gero (haien presidenteak taberna batean orduak eman ditzakeela jakin dudanetik inoiz baino gertagarriagoa egiten zaidana), begietara begira, esku bat sorbaldan, esanen nioke: «Boterea galdu duzue, baina bipartidismoak du irabazi».

Atzo gertatuen artean horixe da garrantzitsuena, bai Alderdi Popularrak, bai Alderdi Sozialistak lortu dute, hurrenez hurren, Ciudadanosen eta Podemosen sorpassoa azkenean geldiaraztea. Albert Riveraren K.O. aurpegia ikustea besterik ez zegoen Rajoyk berak baino gehiago galdua zuela ulertzeko. PPren ustelkeriak eta Kataluniarekiko tirabirak Espainiako eskuinaren ordezko pieza izateko bidean jarria zuten. Lugorrira pasatzeak Alderdi Popularrari ekarriko dion zaharberritzeak eta gobernu berriaren oposizioburu aritzeak hurrengo hauteskundeei begira eskuinaren boto probetxugarriaren erakarpena areagotu dezake, batez ere Rajoy presidenteak bere burua berrautaketara aurkez zezakeelako, baina nekez Rajoy presidente ohiak. Esan gabe doa sozialistek ere hurrengo hauteskundeei gobernutik aurre egiteak aurrekoetan galdutako botoak berreskuratzeko aukera erraztuko diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.