Angel Erro.
JIRA

Berezko ahotsa

2018ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Berezko eta naturaltzat hartzen ditugun zenbat gauza ez ote diren uste baino askoz gehiagotan kanpoko eragileek, gizarteko arau idatzi gabeek, baldintzatuak. Haietako bat ahoskera izan daiteke. Hitz eta hizkera kontuetan dudan jakin-minak bultzatuta, erreparatua nion hizkuntza batetik bestera aldatzean jendeak ahots tinbrea aldatu ohi duela.

Malagako lagun madrildartu bati ere behin galdetu nion ea ez zitzaion iruditzen gizon andaluziar (prototipiko) askok bazutela oso ahots zolia, Zortzi euskal abizen filmeko senargaiaren bi adiskideen tankerakoa.

Lagunak ez zuen uste, eta adibideak emanda ere ez zuen ikusten. Bestetik, egiaztatu dut armairutik ateratzean gizon askok ahotsa loditzeari uzten diotela, pixkanaka. Halere, joera nagusia dugu ahotsa oso ezaugarri berezko eta naturaltzat hartzekoa.

Zenbait ikerketaren arabera, azken belaunaldian emakumeen ahots tinbrea sakonago bilakatu da, amek eta amonek zutenaren aldean, gizartean eta lanean hartzen joan diren kokapen berriari zor. Frekuentzia nagusia 23 hertzio jaitsi omen da. Bestelako jokaerei erreparatu genien: janzkerari, gorputz komunikazioari... Begirune pertsonal eta profesionala lortzearen morrontza horraino ere iristea ez nuen inoiz irudikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.