Albistea entzun

HITZ BESTE

Lehen erabakia

Anjel Lertxundi -

2015eko urriak 4

Kazetari batek berriki egindako galdera Régis Debray filosofo frantziarrari: zein izango litzateke zure lehendabiziko erabakia hezkuntzako ministro izendatuko bazintuzte? Debray eskarmentu politiko handiko pertsona da eta asko hausnartutakoa gaurko munduaren norabideaz, humanismoaren egitekoaz, Europaren erantzukizunaz munduari begira, eta hau, hori eta hura erantzun zezakeen... Gizon azkarra da, argia. Eta ez baita kazetarien galderei iskin egiten dien pertsona, garbi adierazi zion kazetariari zein litzatekeen hartuko lukeen lehendabiziko neurria: «Erreforma gehiago ez egitea erabakiko nuke, eta horixe egite hutsa iraultza izango litzateke. Eta hasiko nintzateke azken hogeita hamar urteotako erreformen luiziak ekarritako deskalabroen erregistro zorrotz zehatza egiten».

Debrayk Parisen eginak ditu adierazpenok, Jose Ignacio Wert orain bizi den hirian. Ez gara enteratuko Espainiako ministro ohia enteratu den.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...