Abortuaren erreforma salatu du parlamentuak

Aurreproiektuaren aurkako adierazpen instituzionala onartu du Bozeramaileen Mahaiak Nafarroan

Erredakzioa
Iruñea
2013ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuak ezezkoa eman dio Espainiako Gobernua prestatzen ari den abortuaren legearen erreformari. Adierazpen instituzionala onartu du bozeramaileen mahaiak, Bildu, Aralar-NaBai, Ezkerra eta PSNren babesarekin. UPNk eta PPNk, berriz, zazpi puntuetatik bakarrari eman diote aldeko botoa: desio ez diren haurdunaldiei aurrea hartzeko beharra aipatzen duenari.

Nafarroako presidente Yolanda Barcinak ere abortua izan du mintzagai. «Bizitzaren alde» dela erran du, eta «legea beteko» duela. Bizkaiko PPko presidente Anton Danboreneak, berriz, erran du abortua ez dela eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.