Iruñeko taldeko sexu erasoa

Sumindura, kaletik atera gabe

Mugimendu feministak manifestazio nazionalera deitu du gaurko, Iruñean; justizia jauregitik hasiko da. Nafarroako Gobernuak bat egin du «herritarren haserrearekin»
Atzo goizean egin zuen agerraldia Iruñerriko mugimendu feministak, epaiaren inguruko iritzia eman eta manifestazioa iragartzeko.
Atzo goizean egin zuen agerraldia Iruñerriko mugimendu feministak, epaiaren inguruko iritzia eman eta manifestazioa iragartzeko. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2018ko apirilak 28

Sanferminetako sexu erasoaren epaia salatzeko protestek ez dute etenik. Ostegunean, epaia jakin zenean, desadostasuna adierazteko protestak egin zituzten Euskal Herriko hainbat herritan. Atzo ere dozenaka protesta egin zituzten. Gaur, manifestazio nazionala egingo dute Iruñean, Iruñerriko mugimendu feministak deituta. 12:30ean hasiko da protesta, justizia jauregiaren paretik.

Manifestazioaren deitzaileen izenean, Maddi Lasa Garciak adierazi du emakumeen bizia arriskuan jartzen dutela gisa horretako sententziek: «Epaiak aditzera eman du indarkeria edo larderia egoteko emakumeok aktiboki egin behar dugula kontra». Mugimendu feministak dio erresistentzia aktiboa exijituta «biolentoagoak» izango direla emakumeen aurkako erasoak. Halaber, deitzaileek azaldu dute kutxa automatiko batean lapurreta jasaten duenari ez zaiola eskatzen erresistentzia aktiborik, baina onartzen zaiola haren aurka indarkeria eta larderia erabili dela: «Justizia heteropatriarkalak gehiago babesten du jabetza pribatua, emakumeen eskubideak eta gorputzak baino».

Iruñeko erasoa salbuespena balitz bezala jokatzen dela argudiatu dute deitzaileek; alabaina, zehaztu dute ez dela gertakari bakana, eta eraso gehienak ez direla salatzen: «Ez da sentsibilitate faltagatik edo erasoa aitortzeko beldurragatik, emakume gehienok prozedura judizial bati aurre egiteak dakarrenaren jakitun garelako baizik». Hala, manifestazioaren deitzaileek «ageriko inpunitatea» salatu dute, eta adierazi dute erasoen aurkako gaitzespen soziala lortu den gisan beharrezkoa dela epaitegiek ere «arbuio hori argi uztea».

Azaldu dute ezinezkoa dela «lege matxista eta atzerakoiak betetzen dituen justizia heteropatriarkalak» justizia eta erreparazioa eskaintzea. Halaber, adierazi dute «sistema heteropatriarkalak» emakumeen aurkako indarkeria sortu eta iraunarazten duela.

Larderia eza, «ulertezina»

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du helegitea aurkeztuko diotela sexu erasoaren epaiari. Atzo goizean baieztatu zuten Maria Solanak eta Ana Ollo kontseilariek, epaia baloratzeko eginiko agerraldian. Solanaren arabera, kontraesanak ditu epaiak, eta badaude erasoa bortxaketa izan zela erakusteko adina froga: «Epaiketa nola joan den eta zer jaso den ikusita, ikus dezakegu 2016ko sanferminetan gertatutakoa bortxaketa izan zela».

Solanaren esanetan, esperotako epaia nabarmen beheratu du auzitegiak: «Nafarroako Gobernuak sexu erasoa zela ulertuta hartu du parte epaiketan, eta instrukzio epailea, fiskaltza eta akusazioa bat etorri dira analisi horretan».

Ollok, berriz, azpimarratu du gobernuak bat egiten duela «herritarrek erakutsitako haserrearekin». Ikuspuntua aldatzeko beharra azpimarratu du Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak: «Genero desorekaren adibidea da fokua erasotzaileen jarreran jarri beharrean emakumearen erantzunean jartzea». Olloren esanetan, gobernuak «ez du ulertzen» bost gizonezkok gune itxi batean egindako erasoak nolatan ez duen larderiarik. «Posible al da eraso bat larderiarik gabe egitea?», gaineratu du Solanak.

Nafarroako Parlamentuak aho batez babestu du Nafarroako Gobernuak helegitea jartzea. Adierazpen instituzional bat onartu zuten atzo, alderdi guztien babesarekin: «Errespeturik handienarekin bada ere, epaiarekiko desadostasunik handiena adierazi nahi du».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak: tabernak, 01:00ean itxita, eta erretzeko debekua bi metroko distantzia gorde ezean

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna