Albistea entzun

Nortasunaren bila

Athletic helburu barik geratu da sasoiaren azken txanpan, baina orain arte emaniko maila hobetu nahi du bihar Celtaren aurka
Iker Muniain eta Kepa Arrizabalaga Athleticeko jokalariak, ariketak egiten entrenamendu saio batean.
Iker Muniain eta Kepa Arrizabalaga Athleticeko jokalariak, ariketak egiten entrenamendu saio batean. MIGUEL TOÑA. / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Haritz Gallastegi -

2018ko martxoak 30

Athleticeko jarraitzaileen artean ez dira falta ligako zazpigarren postuarekin amets egiten dutenak. Futbola ilusioa da, eta zerbaiti eutsi behar zaio aurrera egiteko. Hobetzeko itxaropena inoiz ezin da galdu. Jokalarien ardura da egunero taldearen nondik norakoak gertutik jarraitzen duten lagun horien nahia egia bihurtzea. Bada, protagonista nagusiak ere ez daude amore emateko prest, baina zuhurrak dira datorren sasoian Europa ligan aritzeko aukeraren gainean jardutean.

Athleticek Gironak baino zortzi puntu gutxiago ditu, lehiaketa amaitzeko bederatzi jardunaldi falta direla. Tartean bost talde daude zuri-gorriak baino puntu gehiagorekin. Hortaz, liga amaiera aparta egiteaz gain, talde askok kale egin beharko dute. Aukera egon badago, baina ia ezinezkoa izango da helburua lortzea. «Europan lehiatzera ohitu egin gara, eta gogorra izango litzateke sari barik geratzea, baina guk Celtaren kontrako partida baino ez daukagu buruan», adierazi zuen Markel Susaetak. Kapitainaren antzera jardun dira gainerako taldekide guztiak.

Gainera, lehoiek orain arte egin duten jokoa aintzat hartuta, ez dago baikor izateko arrazoirik. Athleticen hamahirugarren postua joan den abuztutik erakutsi duen mailaren isla da. Ez dago besterik. Eskerrak lau talde negargarri ari diren, gainerakoan sufrimendu handiko sasoia izango litzateke. Horregatik, sailkapena albo batera uztea eta bide onera bueltatzea da xedea. Denboraldia duela zortzi hilabete hasi zen, eta Athleticek oraindik ez du partida oso bat jokatu. Autoestimua berreskuratzea gaitza da. Denbora, beharra eta pazientzia eskatzen du. Bi astean ez dira gaitz guztiak konpontzen. Grina handiarekin jokatzen eta aurkaria bere zelai zatian estutzen duen Athletic da haserre dauden zaleek ikusi gura dutena. Celtaren kontrako biharko partidatik hasita.

Muniain zerrendan?

Aste Santukoa ez dirudi sasoirik aproposena Euskal Herriko zelaietako harmailetan giro ona sortzeko. Opor egunak dira, eta zale askok egunerokotasunetik ihes egitea erabakitzen dute. Hala ere, San Mameseko partida erakargarria da. Athleticek, hobetzeko bidean bere buruarekin lehiatzeaz gain, maila ona duen aurkari batekin neurtuko ditu indarrak. Celtak ez dauka zuri-gorriek duten nortasun arazorik. Bere bertute eta gabeziekin, baina ez du norabiderik aldatu azken urteetan. Hori bai, partida onak eta porrot nabarmenak tartekatzen ditu.

Hamaikakoari dagokionez, Aduriz eta Beñat kili-kolo ibili dira aste osoan, baina gertu daude taldeari laguntzeko. Balentziaga ere hamaikakora itzuliko da, eta ikusteko dago Iker Muniain deialdian egongo den ala ez. Nafarrak sendagileen baimena dauka. Beraz, joka lezake, baina tarte handia dago hortik eta lehiatzeko moduan egotera. Presarik ez dago, eta inork ez dezala pentsa egungo Muniain lesionatu aurreko futbolaria denik. Hilabeteak beharko ditu bere onera itzultzeko.

ATHLETIC-CELTA

Athletic. Kepa; De Marcos, Nuñez, Iñigo; Balentziaga; San Jose, Beñat, Williams, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz.

Celta. Sergio; Hugo Mallo, Roncaglia; Sergi Gomez, Jonny; Hernandez, Wass, Lobotka, Enre Mor; Aspas eta Maxi Gomez.

Epailea. Del Cerro Grande.

Lekua. San Mames (53.289 ik.).

Ordua. 16:15ean (BeIN La Liga).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jon Pacheco, Aritz Elustondo zoriontzen, hark Realaren bigarren gola sartu ondoren. ©DUMITRU DORU / EFE

Xeriff ere, girgilurik jarri ezinda

Jon Ander De la Hoz

Realak irabazi egin ditu Europa ligan jokatutako partida guztiak; azkena, Moldavian. Eskura du sailkatzea. Silvak eta Aritzek sartu dituzte golak
Moi Gomez, baloiarekin, Rayoren aurkako partidan. Aimar Oroz ageri da hari begira. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Aldaera berri bat gehitu du

Iñaki Berastegi

Jagoba Arrasate joko landuaren alde egiten ari da. Moi Gomez eta Aimar funtsezkoak izan dira estilo berria txertatzeko. Osasunak Valentzia hartuko du gaur gauean Sadarren.
 ©BERRIA

Pizgarri eta aukera

Julen Etxeberria

Danel Elezkano eta Iñaki Artola elkarren aurka ariko dira gaur Villabona-Amasan, lau eta erdikoaren final-zortzirenetan. Biek esan dute «nahi baino partida gutxiago» jokatu dituztela udan, baina «esperientziak» lagundu diela egoerara egokitzen.
Aritz Elustondo eta Jon Pacheco, beasaindarraren gola ospatzen. ©DUMITRU DORU / EFE.

Xeriff ere, girgilurik jarri ezinda

Jon Ander De la Hoz

Realak irabazi egin ditu Europa ligan jokatutako partida guztiak, Moldavian gailenduta. Eskura du multzoen fasea gainditzea, Silvak eta Aritzek egindako golei esker.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...