Noiz sortua: 2017-08-03 00:30:00

Berdea zuritu dute

Hirien antolamenduaren inguruan hausnarketa sustatzeko xedez, 'Quattuor' erakusketa jarri du Fernando Molinak Iruñeko Ziudadelako lorategian. Ikasleekin eginiko tailer baten emaitza da
Likra zuriz estali dituzte plastikozko hodien bidez eraikitako eskulturak.
Likra zuriz estali dituzte plastikozko hodien bidez eraikitako eskulturak. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Naiara Elola -

2017ko abuztuak 3
Hirien antolamenduaz hausnartu du Fernando Molina Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura irakasleak. Kuboa hartu, eta, alboetatik tiraka, lau egitura sortu ditu, Iruñeko Udalak Ziudadelan antolatutako ikastaroetan parte hartu duten ikasleekin batera. Tailer horren emaitza da Quattuor deituriko erakusketa. Plastikozko hodiekin egindako lau eskultura dira, kuboen antza dute, eta, elkarrekin, hiria irudikatzen dute. Molinak azaldu duenez, bisitariak sorkuntzarekin bat egitea nahi dute, ikusle soil izan ordez parte hartzaile «aktibo» bilakatzeko. Heldu den abuztuaren 31 bitarte bisitatu ahal izango da erakusketa, Ziudadelako lorategian.

Molinak zuzendutako proiektuak aldi baterako arkitekturan du oinarria: «Niri gustatzen zait pentsatzea bizitza aldi baterako dela; muntatu eta desmuntatu daitekeen arkitekturak, bizitzak bezala, iraungitze data duela». Egungo gizartean aldaketak etengabekoak direnez, arkitekturak premisa horri erantzun behar diola adierazi du. Horregatik, iraungitze data duen arkitektura interesatzen zaizkio bereziki. Hain zuzen ere, arkitektura horren premisek erakartzen dute gehien Nafarroako Unibertsitateko irakaslea. Iragankortasuna, malgutasuna, berrikuntza, kostu apala, baliabideen ekonomia eta hondakinen kudeaketa dira premisa horiek.

Quattuor erakusketa osatzen duten lau eskulturak egiteko, beren ideiak marrazkien bitartez diseinatu dituzte proiektuan parte hartu dutenek. Baina, Molinak esan duenez, margotzen den hori eraikitzen hastean, sortzailearen ikuskera «asko aldatzen da». Hala, lau astez, Ziudadelako Armen aretoan egindako ikastaroetan, geometriaren alderdiak landu dituzte. Ikastaro horietan, hainbat maketa txiki egin dituzte, eta baita tamaina errealeko eraikuntzak ere. Helburua ondo eta gaizki egindakoaz jabetzea izan da.

Ziudadelako lorategira begiratu orduko erakartzen dute bisitariaren begirada itxura okerra duten lau kuboek. Zuriak dira, likra zuriz estalita baitaude lau egiturak. PVCzko hodiz eginda daude. Kontraste handia eragiten dute inguruarekin, urak berdetutako lorategietan perretxikoak balira bezala agertzen baitira. Molinak azaldu duenez, desmuntatzen errazak dira, eta litekeena da Iruñean proposatutako hausnarketa beste hiriren batera ere eramatea.

Bertatik bertara ikusteko

Bisitariak kubo barrura sartzea eta kuboen arteko kaleetan barrena ibiltzea da asmoa, bizi diren hiriko edozein kaletan egingo lukeen bezala. Izan ere, kuboek eraikinak irudikatzen dituzte, eta haien arteko tarteek, berriz, kaleak. «Ez dugu eskultura soil bat bezala ikusterik nahi, bizitzeko eta ukitzeko eginda dauden eskulturak bezala baizik», argitu du Molinak. Kuboak gauez argi berezi batekin argitzea zen hasierako ideia, baina kokalekuak berez dituen mugak direla medio, ez da posible izan. Molinaren hitzetan, «arkitekturan gertatzen den bezala, pentsatzetik gauzatzerako bidean beti daude akatsak».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Apirilaren 7an eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.401 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 790 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.149 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Akordiorik gabe amaitu da eurotaldeko ekonomia ministroen bilera

Berria

Mario Centeno presidenteak jakinarazi duenez, bihar jarrituko dute negoziatzen. Koronabirusak eragindako kalteak arintzeko neurrien gaineko kontrola da oztopo nagusia.

Balkoitik bizilagunari begira. Txakurra paseatzera atera du auzokideak. ©CABALAR / EFE

Itxialdi garaiko inkisizioa

Ion Orzaiz

Osasun langileei eskainitako txaloez gain, beste jokabide batzuk ere azaleratu ditu konfinamenduak: besteak beste, bizikletan doazenei kargu hartzea, Poliziaren gehiegikeriak txalotzea edota, motiboak jakin gabe, paseoan dabiltzanak salatzea.

Herritarrak Shanghaiko parke batean. Txinan, aisialdi gune gehienak itxita daude oraindik ere. ©ZIGOR ALDAMA

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia

Zigor Aldama

Wuhanen gaur amaitu dute urtarrilean hasitako berrogeialdia. Azken egunetan ez da hildakorik izan hirian. Txinan eskariak nabarmen murriztu zaizkie osasun alorrean lan egiten ez duten enpresei

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna