Turkiak gezurtatu egin du AEBekin akordioa egin izana

2014ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Turkiako Atzerri Ministerioak ohar batean adierazi du AEBekin ez duela akordiorik egin Turkiako base militarrak erabiltzearen inguruan. Susan Rice AEBetako presidentearen segurtasun aholkulariak esandakoa gezurtatu du horrela. AEBek Turkiako baseak erabili nahi dituzte Sirian eta Iraken EI Estatu islamikoaren aurka bonbardaketak egiteko. Atzerri Ministerioak berretsi du, baina, akordioa egin duela Washingtonen Turkian Siriako «oposizio moderatua» militarki entrenatzeko. Ankararen beste bi baldintzak dira Sirian aire eremua debekatzea eta mugan «segurtasun eremu bat» ezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.