Nuri Bilge Ceylanen lanak harrera ona izan du

Damian Szifronen 'Relatos salvajes' komediak barrezka jarri du Cannesko zinema jaialdiko publikoa

Agentziak
Cannes
2014ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Nuri Bilge Ceylan zinemagile turkiarra Cannesko zinema jaialdiko sari nagusia eskuratzeko hautagai nagusien artean dago atzo Winter Sleep aurkeztu eta gero, Anton Txekhoven hainbat narraziotan oinarritutako amodio istorio bat kontatzen duen filma. Hiru ordu eta laurdeneko filma da, erritmo motelekoa, baina xehetasun handiz landua. Ceylanek adierazi du arriskuak hartu dituela filmean elkarrizketa literarioak txertatzean. «Hori ohikoa da antzerkian, baina ez zinemagintzan», adierazi zuen atzo, filma aurkeztean.

Sail Ofizialeko lehian izango da Damian Szifron zuzendari argentinarraren Relatos salvajes ere, atzoko estreinaldian ikusleen barrea eragin zuen komedia. Aktoreen artean Ricardo Darin eta Leonardo Sbaraglia ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.