Haur eta gazte literatura. 'MATIASEN AMETSA'

Zoriona inmateriala da

2013ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Egilea: Leo Lionni. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Margogintzari gorazarre egiteko sortutako album ilustratu honetan saguak topatuko dituzu, Lionni-ri gustatzen zitzaizkion eran eginda, collagearekin eta sinpletasunetik abiatuta.

Matias izeneko sagu baten biografia osatzen da, haurtzarotik helduaro bitartean. Ibilbide honetan, protagonistak margogintzarako grina ezagutzen du eta margolari izateko erabakia hartzen.

Narrazioak emozio juxtua pizten du eta konta-teknika aldetik sorpresarik ez digu ekartzen. Egilearen Frederick ospetsuaren ildoari jarraitzen dio, artearen aldarrikapena eginez eta kontsumismotik harantzago joateko gonbitea luzatuaz.

Alderdirik aipagarrienak albuma osatzeko erabilitako marrazketa teknika sinple bezain eraginkorra da —egile honengan ohikoa, bidenabar esanda— eta margogintzarako hurbilketa egiteko erabiltzen diren ereduetatik datoz. Hain zuzen ere, margogintzarako hurbilpena egite horretan, irakurlea garai eta joera piktorikoetan barrena abiatzen da eta artearen gainean dituen irizpideak zorroztera animatzen dute: zer da artea?, nor da artegilea?, zein inspirazio iturria? Nolakoa arte abstrakturako ibilbidea?

Album ilustratuek asko zor diote Leo Lionniri. Esan liteke bera izan zela, Eric Carle, Maurice Sendak eta Tomi Ungerer-ekin batera, liburu formatu honek 50 hamarkadatik aurrera izan zuen gorakadaren aitzindari, literatura anglosaxoian lehenik eta mendebalde osoan gerora zabaldu zen joera literario horren muina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.