Belakoren talentua, Fnacen

Bizkaiko taldeak Fnacen Musika Talentu Berriaren saria jaso du, eta kontzertua egingo dute gaur Donostian

Belako taldea, EHZ jaialdian zuzenean jotzen. GAIZKA IROZ / LE JOURNAL.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Gaur arratsaldean Bizkaiko Belako taldea zuzenean ikusteko aukera dago. Donostiako Fnacen joko dute, 19:00etan, Fnac Musikaren Talentu Berria izendatu baitute taldea.

Belako 2011ko maiatzean jaio zen, Mungiako (Bizkaia) auzo batean; auzo horri zor diote haien izena. Hasieran Pixies, edo Massive Attack taldeen bertsioak egiten hasi ziren Josu eta Lore Billelabeitia anai-arrebak gitarra eta baxuarekin. Cristina Lizarragak abestu eta teklatua jotzen du, eta Lander Zalakainek bateria.

Geroago, abesti propioak egiteari ekin zioten. Haien eraginak 1990eko hamarkadako noise-rock taldeak, eta gaur egungo elektronika modernoko soinuak dira. Tarteka, iluntasunean babesten dira teklatu eta sintetizadoren jokoak aireratuz.

Bi maketa ekoitzi ondoren, 2012ko udan Radio Nacional 3 eta Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zuten. Orduan, bira handi bat egiteko aukera izan zuten; besteak beste, BBK Live, Jazpana eta Bakio Sound jaialditan jo zuten Berri Txarrak, El Columpio Asesino eta Willis Drummonden taldeekin. Urte horretan bertan, haien lehenengo diskoa grabatu zuten Gaua Estudioan: Eurie, Aitor Abioren —Pi LT eta Matxura taldetako kidea— gidaritzapean. Disko hori aurkeztuko dute Donostian. Irailean Kutxa Kultur Igeldoko festibalean joko dute.

BELAKO TALDEA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Donostiako Fnacen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.