Kultur aniztasunaren antzezle

'Cabaret' antzezlana eskainiko du gaur Durangon Le Petite Theatre de Pain antzerki taldeak

Le Petit Theatre de Pain taldearen Errautsak ikuskizuna. NICOLAS MOLLO.
Erredakzioa
2013ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Le Petit Theatre de Pain antzerki taldearen Cabaret azken obra izango da ikusgai gaur Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi plazan. Musika ikuskizun ibiltaria eskainiko du antzerki taldeak; urrutira zein gertura amestutako bidaietan oinarrituta sortu dute antzezlana.

Ikuskizunak herri ospakizunaren itxura hartzen du; poema eta kantuen ohitura eta hizkuntza zein kultur aniztasuna biltzen ditu taldearen obrak.

Hainbat hizkuntzatan hitz giten dute antzezleek obran: euskara, frantsesa, okzitaniera eta ingelesa, besteak beste. Zenbait musika estilo ere uztartzen ditu ikuskizunak, hala nola rapa, bluesa, jazza, tangoa, bossa eta popa.

Antzerki talde honen obrak kultur aniztasunaren erakusle dira, ezaugarri hori baita antzerki taldearen bereizgarri nagusia ikuskizun guztietan. Le Petite Theatre de Pain antzerki taldea 1994. urtean sortu zuten hainbat jatorri eta hizkuntzetako antzezleek. Luhusoko (Lapurdi) Harri Xuri kultur elkartea kudeatzen du antzerki taldeak. Euskarazko kale artea eta dantza bultzatzea du helburu Harri Xurik.

Ikuskizun ibiltarien barruan, beste zenbait obra ere eskaini ditu antzerki talde honek: Le Siphon, Traces eta Tran chées devie, besteak beste. Euskara hutsezko zenbait lan ere antzeztu dituzte; Errautsak, esaterako.

ANTZERKIA

Noiz. Gaur, 20:00etan.

Non. Ezkurdi plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.